GURE ESKU DAGO jaialdia Beasainen, ekainaren 13, 14 eta 15ean
3 eguneko jaialdi erraldoia antolatu dugu Beasainen "Gure esku dago" lelopean. Ekainaren 13an hasiko da "Gure esku dago" dinamikaren aurkezpenarekin, ekainaren 14an punta puntako euskal musikariak biltzen dituen "Sortuko Dira Besteak" kontzertua izango da. Ekainaren 15erako egun osoko egitaraua dugu aurretik, "Dantza zati bat" erraldoia izango delarik ekimen nagusia.
Egitaraua irakurri, bideoak ikusi eta... HASI DANTZAN!!!
Autodeterm
Abenduaren 24an, autodeterminazio eskubidearen aldeko argazki jendetsua atera genuen Beasainen.
Abenduaren 24an Erabakitze Eskubidearen aldeko ARGAZKIA Beasainen
Dagoeneko Gabonak iritsi dira, eta aurten ere Gabon egunean, abenduaren 24an, kalez kale kantari aterako dira herrietako umeak nahiz helduak.
"Gazta Zati Bat" DVDa erosteko salmenta puntuak
Oraindik ez al duzu "Gazta Zati Bat" dokumentalaren DVDa erosi? Hemen duzu aukera!
"Gazta Zati Bat" DVDa Goierriko liburu azoketan salgai
Durangoko azokan jarri dugu "Gazta Zati Bat" dokumentalaren DVDa salgai, lehenengo aldiz. Oso harrera beroa izan du, eta produktu salduenetarikoa izan da.
"ZER?" kanpaina Etxarri Aranatzen
Etxarri Aranatzek herri galdeketa eskatuko du. Horretarako lehen pausoak ematen hasiak dira, eta "Zer?" izeneko kanpaina jarri dute abian.
